miércoles, 30 de mayo de 2007

2007-05-29, asteartea

Gaurkoa aldiz, Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berrien azken saioa izan dugu. Irakasgaiari buruzko balorazio pertsonala egin dugu eta gure taldeak grabatutako bideo maotxekin muntaia egiten hasi da. Azkenean, blog berria sortu dugu, aurretik sortu genuena asko gustatzen ez zitzaigulako eta orain sortu duguna osatuagoa eta politagoa baita.Nahiz eta irakasgaia oso laburra izan, egin beharreko proiektuak asko gustatu zaizkigu, batez ere bloga eta narrazio digitala. Eta zergatik? Ba lan gogorra egin behar izan dugulako eta emaitzak zoragarriak direla uste baitugu.
2007-05-25, ostirala

Klase hasieran egon gara bakarrik klasean, gure bideoa grabatzera joan baikara Donostitik. Gure bideoak jendea erakartzeko helburua dauka, hau da, Donostiren txoko polit guztiak erakustea eta horrela, bisitari gehiago erakartzeko. Beraz, Joxemik bere bideo kamara utzi eta lanera abiatu gara. Goiza luzea izan da, baina oso polita aldi berean, Ondarreta eta La Concha hondartzetan egon baikara, El Pico del Loron ere egon gara, Miramar Jauregian, Mirakontxan ere eta horrela Alderdi Ederrera iritsi arte. Han ginala, portura hurbildu gara eta Donostiako Udaletxe inguruan ere irudiak grabatu ditugu, oso zonalde polita delako. Azkenik, Boulevarden eta Alde Zaharrean zehar ibili gara, irudi zoragarriak jasotzen. Gure saioa amaitzeko, Unibertsitatera buelta autobusean egin dugu, eta mugimenduan ginala, irudi asko grabatzeko aukera izan dugu. Esan dugun bezala, goiz luzea izan da baina oso ongi pasa dugu eta espero dugu zuei denoi grabatutako irudiak asko gustatzea. Hori bai, grabatutako irudiekin muntaia egingo dugu eta haibat argazkiekin tartekatzeko asmoa daukagu. Beraz, bukatzerakoan, espero dugu denei asko gustatzea, lan gogorra egin baitugu.
2007-05-18, ostirala

Gaurkoan 2.0 teknologiarekin lanean aritu gara eta gmaileko norberaren kontua konfiguratu dugu. Jarraian flickr plataforman sartu gara eta bertan eskaintzen dena ikusi ahal izan dugu. Jarraian, beste hainbat plataformekin lanean aritzeko zer egin behar den ikusi dugu. Azkenik, gure lanarekin jarraitu dugu eta jada dena gutxi gorabehera organizatu dugu eta laister bukatuko dugula iruditzen zaigu! Gogo handiak dauzkagu gure lanen azken emaitzak ikusteko, lanean aritu eta gero emaitzak ikustea beti baita pozgarria!!!
2007-05-11, ostirala

Gaurko saioarekin hasteko aldiz, windows movie maker-en bolumenarekin nola jolastu dezakegun erakutsi digu Danik. Intensifikatzeko, atenuatzeko, bolumena erregulatzeko eta soinurik ez entzuteko zer egin behar den ikasi dugu. Ondoren, animalien soinuekin lanean airtu gara eta movie maker-ean nola txertatzen den ikusi dugu. Baita berarekin nola jolastu dezakegun ere erakutsi digu. Jarraian, denbora librea izan dugu gure proiektuaren nondik norakoak zehazteko. Oraindik ez dakigu zeri buruz egingo dugun gure bideoa, baina aukeretako bat anuntzio bat asmatzea da eta asko gustatzen zaigu. Ea azkenean zer egiten dugun.
2007-05-08, asteartea

Gaurko astearte honetan, IKT berrien txostenari buruz eta narrazioa digitalari buruz pentsatzeko eta erabakiak hartzeko eduki dugu denbora. Esan daiteke gure lanek gorputz pixka bat hartzen hasi direla eta espero dugula, hemendik gutxira gorputz hori lan sendo baten bihurtzea.
2007-05-04, ostirala

Gaur, lehenik eta behin, bideo baten formatoa aldatzeko jarraitu beharreko pausoak azaldu dizkigu Danik. Ordenagailuko programa batzuk hartu eta formatua aldatu behar genien. Ondoren Media Converter programarekin hainbat bideoei formatua aldatu ondoren, bideo horiekin bitxikeriak egiten ikasi dugu, gure lana egiterako garaiean programaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko.
2007-04-27, ostirala

Gaurko klasean, hurrengo proiektuari buruzko beharrezko informazioa eman digu hasieran Danik. Jarraian, Narrazio Digitala azaltzen duen kontzeptu mapa esplikatu digu, zein pauso jarraitu behar ditugun jakin ahal izateko. Lehenik eta behin, gaia aukeratu beharko dugu eta gidoi literario zein teknikoa prestatu behar dira, baina guri gidoi teknikoa eskatuko zaigu, besterik ez. Ondoren eta klasea amaitu bitartean, gaia aukeratzeko denbora utzi digu. Ideiarik ez bagenuen edota ereduak ikusi nahi bagenituen, www.youtube.com -en sartzeko aukera eman digu.
2007-04-24, asteartea

Klasearekin hasteko, IKT txostenerako galdetegia garbira pasa dugu eta lana egiteko jarraitu beharreko pausoak zein diren zehaztu dugu. Jarraian daukazue gure galdetegiaren eskema:

* TALDEKIDEAK:

1. Sandra del Ama
2. Anabell Estibariz
3. Nerea Etxeberria
4. Ana Urraca


* IKASTETXEAK:

1. Amara Berri (Donostia)
2. Aita Manuel Larramendi Ikastola (Andoain)
3. Aita Manuel Larramendi Ikastola (Andoain)
4. Axular (Donostia)


* PAUSOAK:

1. Taldean bildu eta galderak prestatu.
2. Bakoitza joan behar duen ikastolara joan, eta han galdeketa egin.
3. Taldean bildu eta jasotako erantzunak konparatu.
4. Talde lana hasi.


* GALDERAK:

1. Eskola: kokapena, argazkiak, eredua, ikasle kopurua LH
2. IKT baliabideak:
2.1. Gela bakoitzean ordenagailuak Bai/Ez, informatika gela Bai/Ez
2.2. Zein Software/Hardware daude?(Eskaner, inprimagailu, monitore, CPU,…)
3. Irakasleen prestakuntza
3.1. Nor arduratzen da/Zein funtzio betetzen ditu?
4. Ikasleak:
4.1. Zer egin?
4.2. Zein irakasgaietan erabili?
4.3. Informatika irakasgai espezifiko bezala?
5. Teknologia: transparentziak, proiektorea, konbentzionalak,…
6. Analisia:
6.1. Zer hobetu/aldatu?
6.2. Zer mantendu?
6.3. Zer dago faltan?
6.4. Zer dago soberan?
6.5. Aukera ezberdinak proposatu.
7. Lanaren sintesia/iritzia:
7.1. Eskola bakoitzarena
7.2. Taldearena
7.3. Positiboa/Negatiboa
2007-04-20, ostirala

Gaurkoan, Danirekin izan dugu klasea. Hasiera batean Word programarekin lanean aritu gara. Irakaslean bertako hainbat ezaugarri eta tresna azaldu dizkigu. Gehienok alderdi horiek jada ezagutzen genituen eta beraiekin la egiten bagenekien. Suposatzen dut ez zekitenek ikasiko zutela, erraza baita Wordekin lan egitea.Klasearekin amaitu baino lehen, IKT txostenarekin jarraitzeko denbora izan dugu eta bai aprobetxatu dugula!
2007-04-17, asteartea

Gaurko saioan, Joxemik Photo Story programaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Binaka edo banaka bideo sinple bat sortu behar genuen, 6 edo 7 argazki oinarri bezala genituelarik. Benetan bideo oso politak sortu ditugu!!Jarraian, Googlen kontua sortu du gutako bakoitzak. Horrela, bertan dagoen Picasa programa erabiltzea posible izango dugu, gure argazkiak eskegi ahal izateko.Saio entretenigarri eta interesgarria izan dela deritzogu, programa berri ezberdinekin lan egiten ikasi baitugu.
2007-03-30, ostirala

Gaurkoan, Danik ordenagailuen sofware eta harware-ari buruz hitz egin dugu. Zenbait gauza aldez aurretik bagenekizkien baina beste zenbait berriak direla esan genezake. Ondoren, IKT txostenerako gidoia prestatu dugu. Horrela, eskoletara joaten garenean zein gai jorratu eta zein galdera interesatzen zaizkigun jakingo dugu. Esan genezake galdetegi antolatu bat sortu dugula, eskoletako arduradunekin hitz egiterakoan ideiak argi edukitzeko eta prozesuan ez galtzeko.
2007-03-27, asteartea

Joxemi Correa irakasleak ezin izan du etorri eta neska bat etorri da bere ordez. Lehenagotik zer egin behar genuen ez genekienez, neskari galdetu diogu eta esan digu IKT txostenaren lanarekin jarraitu behar genuela. Ez genekien zein pauso jarraitu behar genituen, beraz, ezin izan dugu ia ezer egin.
2007-03-23,ostirala

Gaurkoan irakasgaiaren bigarren irakaslea ezagutu dugu: Daniel Losada. Berak ere irakasgaiaren aurkezpena egin dugu, baina sakonagoa izan da oraingoan. Moodle programarekin lanean arituko garela azaldu digu. Horretarako, programa horretan bakoitzak bere kontua sortu dugu. Batzuk kontua jada bageneukan lehenagotik, beste irakasgai batean kontua sortzea beharrezkoa izan genuelako. Ondoren, irakasgaiean zehar burutu beharreko lanak azaldu eta zehaztu dizkigu. Hau da, programazioaren nondik norakoak definitu dizkigula.Gaur beraz, argiago geratu zaigu irakasgaiaren ibilbidea zein izango den.
Kaixo!!! Gu Sandra del Ama, Anabell Estibariz, Nerea Etxeberria eta Ana Urraca gara. Hemen duzue gure egunkaria.

2007-03-20, asteartea

Gaur gure Hekuntzari Aplikaturiko Teknologia Berrien lehen klasea izan da. Joxemi Correa irakaslea ezagutu dugu eta irakasgaiaren aurkezpena egin digu. Esan digunez, irakasgai honetarako bi irakasle izango ditugu: bera eta bestea Dani Losada da."Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak" irakasgai honen nondik norakoak azaldu dizkigu. Aipatu digunez, Danik eta berak oraindik ez dute erabaki zein gai edo programa jorratuko ditugun. Beraz, hurrengo klaseetan ikusiko ditugu irakasgai honen nondik norako zehatzak.