viernes, 8 de junio de 2007

IKT TXOSTENA


AITA LARRAMENDI IKASTOLA (Andoain)  Nerea eta Anabell

1.- ESKOLA

Aita Larramendi Ikastola Andoain herrian kokatzen da, N-1 errepidearen ondoan eta polikiroldegiaren zonaldean. Eskola honetako hizkuntza eredua D da, hau da, euskaraz egiten dela irakaskuntza/ikaskuntza guztia. Esan beharra dago bi eraikin daudela: Bazkardo (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza 1. eta 2. mailak) eta Txistoki (Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoa).

2.- IKT BALIABIDEAK

2.1.- Gela bakoitzean ordenagailuak bai/ez; informatika gela bai/ez:

Haur Hezkuntzan gela bakoitzean ordenagailu bat topa dezakegu. Lehen Hezkuntzan aldiz, gela bakoitzeko bina ordenagailu daude. Txistokiko eraikinean, ordenagailu gela bat dago eta bertan 20 bat ordenagailu daude. Gainera, informatikako ziklo formatiboa ematen denez, beste bi gela daude ordenagailuekin. Baina ordenagailu horietako erabilera ziklo formatiboko ikasleei egokitzen zaie soilik.

2.2.- Eskaner eta inprimagailuak:

Bazkardo eraikinean, gela bakoitzak bere inprimagailua dauka, baina irakasle gelan ere beste bat dago. Eskanerra aldiz, bakarra dago denentzat. Txistokin berriz, Lehen Hekuntzako gela bakoitzeko inprimagailu bada dago eta eskanerra soilik irakasle gelan topa dezakegu.



3.- IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA

3.1.- Nor arduratzen da? Zein funtzio betetzen ditu?

Atal honetarako, bi arduradun daude: orokorrean biak Txistokiko eraikinean egoten dira, baina Bazkardoko eraikinean arazoren bat egonez gero, bertara ere joaten dira. Horietako irakasle bat ziklo formatiboko irakasleetako bat da eta DBH edota Batxilergoan informatikako eta matematikako klaseak ematen ditu. Beste maisua aldiz, DBHko informatika klaseak ematen ditu baita ere, baina Lehen Hezkuntzan ere beste irakasgairen bateko irakaslea da.

4.- IKASLEAK:

4.2.- Zein irakasgaietan erbiltzen dituzte ordenagailuak?

Haur Hezkuntzako ikasleek ordenagailuak bideoak, DVDak ikusteko edota abestiak entzuteko erabiltzen dituzte gehienbat. Beste zenbaitetan, ordenagailuko jokuekin aritzen dira jolasean. Honetaz gain, irakasleek behar dutenerako erabiltzen dituzte ordenagailuak.
Lehen Hezkuntzako ikasleek, ez daukate informatika irakasgai espezifiko bezala, baina gela bakoitzeko bina ordenagailu daudenez, beraien beharretarako erabiltzen dituzte ordenagailuak. Esan beharra dago, informatika irakasgai espezifiko bezala DBHra arte ez dela ematen eta horretarako informatika gela erabiltzen dute. Batxilergo Humanistikoan ere, irakasgai bezala ematen da 1. edota 2. mailan.


5.- LANAREN SINTESIA/IRITZIA

Andoaingo Aita Larramendi Ikastolan IKT teknologien aldetik, nahiko ongi horniturik dagoela esan daiteke. Gela bakoitzean ordenagailu bat edo bi egotea garrantzitsua dela esan dezakegu, eguneroko eskola garaiean edozein beharretara aplika dezaketelako.

Baina hala eta guztiz ere, gure aburuz, Lehen Hezkuntzan astean zehar informatika irakasgai espezifiko bezala edukitzea onuragarria izango litzateke haurrentzat. Zeren 4. mailatik aurrera idazkiak eta abar entregatu behar dituzte, eta askotan ordenagailua behar izaten dute lan horiek egiteko. Orduan, etxeko ordenagailua erabili beharrean aurkitzen dira, eta beraien etxean norbaitek erakutsi behar izaten die. Horretarako, komenigarriagoa izango litzateke eskolan ikasten badute eta txikitatik ordenagailuan ibiltzen jakingo balute.

Badakigu horretarako baliabideak eta diru asko behar direla, baina etorkizun batean esandako eran antolaturik egotea aurrerapen eta lorpen handia izango litzateke.



AMARA BERRI IKASTETXEA (Donostia)  Sandra


Orain dela urte batzuk, teknologia berriak oso garrantzitsuak izaten hasi ziren Amara Berrin. Gaur egun, ez bakarrik ordenagailuak, baina beste teknologi berri mota batzuk ere erabiltzen dituzte hemen. Oso lagungarriak dira beraien egunkaria, irrati saioa eta telebista saioa egiteko garaian.

Orain dela zazpi urte, egunkaria atera ahal izateko, fotokopiez bakarrik baliatzen ziren. Gaur egun berriz, ordenagailua erabiltzen dute hauen eguneroko berriak ateratzeko. Hau egiteko, “publisher” deituriko programa erabiltzen dute, beraz ikasleak nahiko trebeak dira ordenagailuarekin lan egiterako orduan.

Telebista egiterako orduan ere, teknologi berriak oso lagungarriak dira ere ikasleentzat. Hau egiteko, “premiere” programaz baliatzen dira; honekin tituluak eta musika jartzen diote bideoei, orain dela urte batzuk ordea, hau kartoi mehe eta errotulagailuekin egin behar zuten.

Amara Berrin irrati saio bat ere badute. Hau, Amara auzo osoan entzun daiteke. Irratia ere digitalizatuta dago, hau asko laguntzen die ikasleei saioa egiterako orduan.

Hiru gauza hauetaz aparte, teknologi berriak Amara Berriko beste atal batzuetan ikus daitezke, adibidez liburutegian. Hemen ordenagailua erabiltzen dute dituzten liburu guztien datuak gordetzeko.

Ikasleak oso ondo antolatuta daude guzti hau aurrera eramateko. Egunero, hamar ikasle (gutxi gora behera) gelako lanak uzten dituzte eta liburuzain, kameralari edota irudi diseinugileren funtzioak egiten dituzte, beren kideen zerbitzura jarriz. Adibidez, besteek klasean idatzitako poema edo idazlan bat irratian irakurtzen dute edota hurrengo eguneko egunkarian jartzen dute.

Baina ikasleak ez dira teknologia berriekin lan egiten duten bakarrak, irakasleak ere programa hauek nola funtzionatzen duten jakin behar dute; honetarako, batzuk kurtso edo ikastaroak egiten dituzte. Baina ez gauza hauek ez zaie irakasle guztiei gustatzen, batzuei ez dute batere gustuko.

Azkenik esan, guzti hau posible ez zela izango teknologi berri hauei esker.


AXULAR LIZEOA (Donostia)  Ana



1.- ESKOLA

Axular Lizeoa Donostiako Ayete Auzoan kokaturik dago eta D ereduko eskola da. Estola pribatua da eta eraikin bakarra du maila bakoitzeko bi gela soilik baititu.

2.- IKT BALIABIDEAK

2.1.- Gela bakoitzean ordenagailuak bai/ez; informatika gela bai/ez:

Haur Hezkuntzan ez dago ikasle geletan ordenagailurik, irakasle geletan ordea bai. Haurrek telebista gela bat dute eta han bideoak ikus ditzakete.

Lehen Hezkuntzan berriz gela batzuetan ordenagailua dago eta beste batzuetan ez. Hontaz gain, bideogela eta aretoa erabiltzen dira normalean ikus-entzunezko aktibitateetarako.

D.B.H-n eta batxilergoan ere gela batzuek bakarrik dute ordenagailua, izan ere maila bakoitzean ez dago ikasle asko, bi gela maila bakoitzeko hain zuzen ere eta agian ez dute beharrezko ikusten ordenagailua edukitzea bi geletan betiere beste gelara joan litezkeelako.

Ordenagailu gela haundi bat dago azken pisuan Batxilergo, DBHko eta Lehen Hezkuntzako azken urteko ikasleak dauden pisuan, hauek erabiltzen baitute gehien.

Irakasle geletan normalean zortzi bat pertsona egoten dira eta irakasle gela bakoitzean hiru edo lau ordenagailu egoten dira, irakasleak ez baitute beti koinziditzen irakasle gelan ordutegia dela eta.

Idazkaritzan ere ordenagailuak ezinbestekoak direnez, bakoitzak bana du.

3.- IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA

3.1.- Nor arduratzen da?
Informatikako irakasgairako irakasle prestatua dago baina beste irakasgaietan, hau da, gelan erabiltzen denean ordenagailua edozein irakasgairako bertan dagoen irakasleak berak erabiltzen du edo haurrek batez ere kontsultak egiteko (internet...).


4.- IKASLEAK:

4.2.- Zein irakasgaietan erbiltzen dituzte ordenagailuak?

Informatikako irakasgai bat dago eta bertan ordenagailu gelara joan ohi dira. Beste irakasgaietan ere erabiltzen da ordenagailua, baina normalean nohizbehinka, giroa pixka bat aldatzeko. Ikasleei asko gustatzen zaie beste irakasgaietan ordenagailu bidez ariketak egitea. Joku moduan ikusten dute eta ondo pasatzen dute ikasiz. Adibidez Ingelesean space search izeneko CD rom berria askotan erabiltzen dute eta baita matematiketan...erantzun motzeko ariketak adibidez hutsuneak bete, bai edo ez, egia ala gezurra...

Gelako ordenagailua normalean kontsultak egiteko izaten da. Taldeka lanean ari direnean informazioa edo argazkiak bilatzeko edota irakasleak zeozer azaldu nahi badu ere ordenagailu bidez erakutsi dezake.

Hontaz gain esan beharra dago Axular Lizeoak Web gune bat duela eta bertan ikasleek ikasgela birtual bat dutela. Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleen topagune eta lan-eremua da ikastolan egindako lana sendotzeko beraz etxean aritu ohi dira normalean.
Ikasgela birtualean hiru eratako tresnak daude:
• Komunikazio-tresnak: irakasleekin eta beste ikaskideekin komunikazioa erraztuko dituztenak (txat, foroak, barne posta, inkestak…).
• Informazio-tresnak: irakasleak informazioa zuri helarazteko balio dutenak (testu laua, web orriak, glosategiak, datubaseak, fitxategien biltegiak, irudi-albumak, emaitzak…).
• Lan-tresnak: Horiekin lan egin ahal izango da eta emaitzak, eta irakaslearen erantzunak ere jaso (azterketak, zereginak, egunkariak, wikiak, tailerrak, ikasgaiak, glosategi ebaluagarriak…).

Maila bakoitzak bere ariketak eta informazioa ditu eta izugarrizko gai mordoa dago aukeran.

5.- LANAREN SINTESIA/IRITZIA

Eskola nahiko txikia da baina indar eta barietate handikoa. Metodología aldetik modernoa dela esango nuke eta betiere moldatuz doala premia eta denboren arabera. Informatikari dagokionez, pixkanaka modernizatzen ari da eta tresna hau geroz eta gehiago erabiltzen da eremu eta irakasgai guztietara zabaltzen ari delarik.

miércoles, 30 de mayo de 2007

2007-05-29, asteartea

Gaurkoa aldiz, Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berrien azken saioa izan dugu. Irakasgaiari buruzko balorazio pertsonala egin dugu eta gure taldeak grabatutako bideo maotxekin muntaia egiten hasi da. Azkenean, blog berria sortu dugu, aurretik sortu genuena asko gustatzen ez zitzaigulako eta orain sortu duguna osatuagoa eta politagoa baita.Nahiz eta irakasgaia oso laburra izan, egin beharreko proiektuak asko gustatu zaizkigu, batez ere bloga eta narrazio digitala. Eta zergatik? Ba lan gogorra egin behar izan dugulako eta emaitzak zoragarriak direla uste baitugu.
2007-05-25, ostirala

Klase hasieran egon gara bakarrik klasean, gure bideoa grabatzera joan baikara Donostitik. Gure bideoak jendea erakartzeko helburua dauka, hau da, Donostiren txoko polit guztiak erakustea eta horrela, bisitari gehiago erakartzeko. Beraz, Joxemik bere bideo kamara utzi eta lanera abiatu gara. Goiza luzea izan da, baina oso polita aldi berean, Ondarreta eta La Concha hondartzetan egon baikara, El Pico del Loron ere egon gara, Miramar Jauregian, Mirakontxan ere eta horrela Alderdi Ederrera iritsi arte. Han ginala, portura hurbildu gara eta Donostiako Udaletxe inguruan ere irudiak grabatu ditugu, oso zonalde polita delako. Azkenik, Boulevarden eta Alde Zaharrean zehar ibili gara, irudi zoragarriak jasotzen. Gure saioa amaitzeko, Unibertsitatera buelta autobusean egin dugu, eta mugimenduan ginala, irudi asko grabatzeko aukera izan dugu. Esan dugun bezala, goiz luzea izan da baina oso ongi pasa dugu eta espero dugu zuei denoi grabatutako irudiak asko gustatzea. Hori bai, grabatutako irudiekin muntaia egingo dugu eta haibat argazkiekin tartekatzeko asmoa daukagu. Beraz, bukatzerakoan, espero dugu denei asko gustatzea, lan gogorra egin baitugu.
2007-05-18, ostirala

Gaurkoan 2.0 teknologiarekin lanean aritu gara eta gmaileko norberaren kontua konfiguratu dugu. Jarraian flickr plataforman sartu gara eta bertan eskaintzen dena ikusi ahal izan dugu. Jarraian, beste hainbat plataformekin lanean aritzeko zer egin behar den ikusi dugu. Azkenik, gure lanarekin jarraitu dugu eta jada dena gutxi gorabehera organizatu dugu eta laister bukatuko dugula iruditzen zaigu! Gogo handiak dauzkagu gure lanen azken emaitzak ikusteko, lanean aritu eta gero emaitzak ikustea beti baita pozgarria!!!
2007-05-11, ostirala

Gaurko saioarekin hasteko aldiz, windows movie maker-en bolumenarekin nola jolastu dezakegun erakutsi digu Danik. Intensifikatzeko, atenuatzeko, bolumena erregulatzeko eta soinurik ez entzuteko zer egin behar den ikasi dugu. Ondoren, animalien soinuekin lanean airtu gara eta movie maker-ean nola txertatzen den ikusi dugu. Baita berarekin nola jolastu dezakegun ere erakutsi digu. Jarraian, denbora librea izan dugu gure proiektuaren nondik norakoak zehazteko. Oraindik ez dakigu zeri buruz egingo dugun gure bideoa, baina aukeretako bat anuntzio bat asmatzea da eta asko gustatzen zaigu. Ea azkenean zer egiten dugun.
2007-05-08, asteartea

Gaurko astearte honetan, IKT berrien txostenari buruz eta narrazioa digitalari buruz pentsatzeko eta erabakiak hartzeko eduki dugu denbora. Esan daiteke gure lanek gorputz pixka bat hartzen hasi direla eta espero dugula, hemendik gutxira gorputz hori lan sendo baten bihurtzea.
2007-05-04, ostirala

Gaur, lehenik eta behin, bideo baten formatoa aldatzeko jarraitu beharreko pausoak azaldu dizkigu Danik. Ordenagailuko programa batzuk hartu eta formatua aldatu behar genien. Ondoren Media Converter programarekin hainbat bideoei formatua aldatu ondoren, bideo horiekin bitxikeriak egiten ikasi dugu, gure lana egiterako garaiean programaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko.
2007-04-27, ostirala

Gaurko klasean, hurrengo proiektuari buruzko beharrezko informazioa eman digu hasieran Danik. Jarraian, Narrazio Digitala azaltzen duen kontzeptu mapa esplikatu digu, zein pauso jarraitu behar ditugun jakin ahal izateko. Lehenik eta behin, gaia aukeratu beharko dugu eta gidoi literario zein teknikoa prestatu behar dira, baina guri gidoi teknikoa eskatuko zaigu, besterik ez. Ondoren eta klasea amaitu bitartean, gaia aukeratzeko denbora utzi digu. Ideiarik ez bagenuen edota ereduak ikusi nahi bagenituen, www.youtube.com -en sartzeko aukera eman digu.
2007-04-24, asteartea

Klasearekin hasteko, IKT txostenerako galdetegia garbira pasa dugu eta lana egiteko jarraitu beharreko pausoak zein diren zehaztu dugu. Jarraian daukazue gure galdetegiaren eskema:

* TALDEKIDEAK:

1. Sandra del Ama
2. Anabell Estibariz
3. Nerea Etxeberria
4. Ana Urraca


* IKASTETXEAK:

1. Amara Berri (Donostia)
2. Aita Manuel Larramendi Ikastola (Andoain)
3. Aita Manuel Larramendi Ikastola (Andoain)
4. Axular (Donostia)


* PAUSOAK:

1. Taldean bildu eta galderak prestatu.
2. Bakoitza joan behar duen ikastolara joan, eta han galdeketa egin.
3. Taldean bildu eta jasotako erantzunak konparatu.
4. Talde lana hasi.


* GALDERAK:

1. Eskola: kokapena, argazkiak, eredua, ikasle kopurua LH
2. IKT baliabideak:
2.1. Gela bakoitzean ordenagailuak Bai/Ez, informatika gela Bai/Ez
2.2. Zein Software/Hardware daude?(Eskaner, inprimagailu, monitore, CPU,…)
3. Irakasleen prestakuntza
3.1. Nor arduratzen da/Zein funtzio betetzen ditu?
4. Ikasleak:
4.1. Zer egin?
4.2. Zein irakasgaietan erabili?
4.3. Informatika irakasgai espezifiko bezala?
5. Teknologia: transparentziak, proiektorea, konbentzionalak,…
6. Analisia:
6.1. Zer hobetu/aldatu?
6.2. Zer mantendu?
6.3. Zer dago faltan?
6.4. Zer dago soberan?
6.5. Aukera ezberdinak proposatu.
7. Lanaren sintesia/iritzia:
7.1. Eskola bakoitzarena
7.2. Taldearena
7.3. Positiboa/Negatiboa
2007-04-20, ostirala

Gaurkoan, Danirekin izan dugu klasea. Hasiera batean Word programarekin lanean aritu gara. Irakaslean bertako hainbat ezaugarri eta tresna azaldu dizkigu. Gehienok alderdi horiek jada ezagutzen genituen eta beraiekin la egiten bagenekien. Suposatzen dut ez zekitenek ikasiko zutela, erraza baita Wordekin lan egitea.Klasearekin amaitu baino lehen, IKT txostenarekin jarraitzeko denbora izan dugu eta bai aprobetxatu dugula!
2007-04-17, asteartea

Gaurko saioan, Joxemik Photo Story programaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Binaka edo banaka bideo sinple bat sortu behar genuen, 6 edo 7 argazki oinarri bezala genituelarik. Benetan bideo oso politak sortu ditugu!!Jarraian, Googlen kontua sortu du gutako bakoitzak. Horrela, bertan dagoen Picasa programa erabiltzea posible izango dugu, gure argazkiak eskegi ahal izateko.Saio entretenigarri eta interesgarria izan dela deritzogu, programa berri ezberdinekin lan egiten ikasi baitugu.
2007-03-30, ostirala

Gaurkoan, Danik ordenagailuen sofware eta harware-ari buruz hitz egin dugu. Zenbait gauza aldez aurretik bagenekizkien baina beste zenbait berriak direla esan genezake. Ondoren, IKT txostenerako gidoia prestatu dugu. Horrela, eskoletara joaten garenean zein gai jorratu eta zein galdera interesatzen zaizkigun jakingo dugu. Esan genezake galdetegi antolatu bat sortu dugula, eskoletako arduradunekin hitz egiterakoan ideiak argi edukitzeko eta prozesuan ez galtzeko.
2007-03-27, asteartea

Joxemi Correa irakasleak ezin izan du etorri eta neska bat etorri da bere ordez. Lehenagotik zer egin behar genuen ez genekienez, neskari galdetu diogu eta esan digu IKT txostenaren lanarekin jarraitu behar genuela. Ez genekien zein pauso jarraitu behar genituen, beraz, ezin izan dugu ia ezer egin.
2007-03-23,ostirala

Gaurkoan irakasgaiaren bigarren irakaslea ezagutu dugu: Daniel Losada. Berak ere irakasgaiaren aurkezpena egin dugu, baina sakonagoa izan da oraingoan. Moodle programarekin lanean arituko garela azaldu digu. Horretarako, programa horretan bakoitzak bere kontua sortu dugu. Batzuk kontua jada bageneukan lehenagotik, beste irakasgai batean kontua sortzea beharrezkoa izan genuelako. Ondoren, irakasgaiean zehar burutu beharreko lanak azaldu eta zehaztu dizkigu. Hau da, programazioaren nondik norakoak definitu dizkigula.Gaur beraz, argiago geratu zaigu irakasgaiaren ibilbidea zein izango den.
Kaixo!!! Gu Sandra del Ama, Anabell Estibariz, Nerea Etxeberria eta Ana Urraca gara. Hemen duzue gure egunkaria.

2007-03-20, asteartea

Gaur gure Hekuntzari Aplikaturiko Teknologia Berrien lehen klasea izan da. Joxemi Correa irakaslea ezagutu dugu eta irakasgaiaren aurkezpena egin digu. Esan digunez, irakasgai honetarako bi irakasle izango ditugu: bera eta bestea Dani Losada da."Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak" irakasgai honen nondik norakoak azaldu dizkigu. Aipatu digunez, Danik eta berak oraindik ez dute erabaki zein gai edo programa jorratuko ditugun. Beraz, hurrengo klaseetan ikusiko ditugu irakasgai honen nondik norako zehatzak.